La Bilbaina etxe-multzoko auzokidean bost denuntzia aurkeztu dituzte pasadan aste honetan ertzaintzako komisaldegian. Bost auzokideek lapurreta pairatu zuten euren etxe barnean. Lapurretak pasadan urriaren 13an izan ziren, guztiak gau berdinean. Horren ondorioz, auzokideak lapur talde antolatu bat izan daitekeenaren beldurra dute.Ertzaintza gertatutakoa ikertzeko inbestigazio bat jarri du martxan, zehetasun guztiak jaso eta lapurreta burututako pertsonak atxilotzeko. Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko bozeramaileek jakinarazi dutenez etxeen barneetan hainbat objektu lapurtu zituzten eta horren arian ari dira ikertzen.
Lapurreta ekintzetako kasu batzuetan ez zegoen familiartekorik etxean. Baina beste kasu batzuetan aldiz, ebasketa gertatu zen unean familia etxearen barruan zegoen eta denbora tarte oso txikian gertatu zen dena. Horregatik izua zabaldu da auzokideen artean. La Bilbaina bideo-zaintza kamerez kontrolatuta dago. Gau eta egun etxe-multzo guztiak zaintzen dituen segurtasun zaindari kotxe patruila ere badaukate.
La Bilbaina etxe-multzoa Berreaga Mendian dago. 1975. urtean baimena eman zen bertan urbanizazioa eraikitzen hasteko eta urte hartatik aurrera hainbat etxe altxatu dira. La Bilbaina urbanizazioa eratu zenetik zerbitzu guztiak kudeatzeko entitate propioa dauka, besteak beste segurtasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario en la entrada